Maite (Rojavara Brigada): “Batasuna dago militanteen eta herritarren artean”
Joan den udaran Kurdistanen ibili zen euskaldun talde bat, eta orain Brigada publiko egin eta hitzaldi bira bat aurkeztu dute. Bashurren (Irakeko Kurdistanen) eta Rojavan (Siriako Kurdistanen) egon dira brigadako kideak, eta han ikusitakoetatik Euskal Herrian zer ikasia badugula pentsatuz antolatu dituzte hitzaldiak.
Maite izan da brigada honetan parte hartu dutenetako bat, eta Hizpidean izan dugu brigadaren nondik norakoak eta hitzaldiak azaltzeko. Emakumeen askapenaz, kritikaz eta autokritikaz, iraultzaz eta gizartearen antolakuntzaz hitz egin dugu, besteak beste.
Euskal Herriko txoko ezberdinetan emango dituzte hitzaldiak. Bihar, urtarrilak 24, Bilboko Zirika Gunean emango dute arratsaldeko 18.30etan. Gainerakoak kartelean agertzen dira.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!