Maite Etxebarria: “Jendarte guztiak formakuntzak jaso ditzan saiakera egiten dute”
Kurdistango borrokaren inguruan mintzatu gara gaur Hizpidean.
Gaurkoan, Kurdistanen brigadan izan zen Maite Etxebarriak bertako borrokaren nondik-norako nagusiak azaldu dizkigu. Kurdistanen ezaugarri nagusiak aipatu ondotik, bertako borrokako jatorriaren errepasoa burutu du. Konfederalismo demoktratikoaren inguruan mintzatu da, koadroen garrantzia eta emakumeen papera azpimarratuz. Brigadaren nondik norak ere kontatu dizkigu eta Newrozaren azalpenarekin amaitu du.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Maite Etxebarria: "Jendarte guztiak formakuntzak jaso ditzan saiakera egiten dute"00:18:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!