Maider Lopez (ELA): “Ez daukagu lan hitzarmen duinik, ez da patronalik sortu negoziazioa eman ahal izateko”
Azaroaren 11n eta 25ean beste bi greba egun egingo dituzte Arabako erresidentzietan.
Greba eguna izan da gaurko Arabako erresidentzietan, bizi duten babesgabetasun eta prekarizazio egoera salatzeko. Beste bi greba egun daude deituta azarorako.
ELA sindikatuko Maider Lopez izan dugu Hizpidean, eta Arabako zahar-etxeetako egoera azaldu digu, haien aldarrikapenak zein diren eta konponbidea lortzeko oztopoak identifikatu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Maider Lopez (ELA): "Ez daukagu lan hitzarmen duinik, ez da patronalik sortu negoziazioa eman ahal izateko"00:14:34
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!