M. Huarte (Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma): “Eusko Jaurlaritzak ez ezik, Udalak ere pausoak eman behar ditu segregazioarekin amaitzeko”
Gasteizko ikastetxeetan ikasle etorkinen segregazioak berdin jarraitzen duela salatu du Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak. Migratzaileen seme-alabek Gasteizko eskola publikoetan pairatzen duten «bazterketa eta segregazioa» bukatzeko urratsak eskatu dizkiote hainbat guraso elkartek, sindikatuk eta immigranteen elkartek Eusko Jaurlaritzari.
Maite Huarte Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako kidea da eta ARABA HIZPIDEn salaketaren nondik norakoak azaldu ditu. Ikasleen segregazioarekin amaitzeko, Eusko jaurlaritzak neurri zehatzak hartzen ez dituela salatzeaz gain, udalaren ajrrera ere salatu du. Hala ere, argi dauka: “Segregazioarekin amaituko duen eskola publikoaren alde lanean jarraituko dugu”.
-
Hizpidea: M. Huarte (Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma): "Eusko Jaurlaritzak ez ezik, Udalak ere pausoak eman behar ditu segregazioarekin amaitzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!