Lurdes Imaz: “Eskola inklusiboa helburu, kontzertazio-sistemaren eztabaidari ekin behar zaio behingoz”
Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko (EHIGE) koordinatzailea izan da ARABA HIZPIDEn, gaur, maiatzak 11, antolatu duten mahai-ingurua dela-eta. Alderdi politikoetako ordezkariek eskola inklusiboa izango dute hizpide arratsaldeko 18:00etan Goiuri Jauregian. Denon eskola Arabako Guraso Elkarteen Federazioak Gasteizko eskoletan dagoen segregazioa salatu ondoren, alderdi politikoek euren iritzia emateko unea iritsi da, eztabaida mahai gainean dagoen honetan. Kontzertazio-sistemarekin kritiko azaldu da Imaz, eta behingoz eztabaida horri heldu behar zaiola adierazi du, eskola inklusioan aurrera egiteko pauso gisa.
-
Hizpidea: Lurdes Imaz: "Eskola inklusiboa helburu, kontzertazio-sistemaren eztabaidari ekin behar zaio behingoz"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!