Luis Casado (Fracking Ez): “Mehatxu berri honi denon artean egin behar diogu aurre”
Azkenengo astean Fracingaren mehatxua Arabara bueltatu da. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak baimena eskatu du putzu berri bat zabaltzeko Subilla-Gasteizen. Bestalde, atzo bertan jakin genuen indarrean dagoela “Fracking legea”, behin – behinekoaren epea amaituta. Albiste ona, bai, baina ez nahikoa. Luis Casado Fracking Ez plataformako kidea da eta ARABA HIZPIDEN azken orduak argitu ditu.
Nahiz eta SHESA enpresa publikoak frackinga martxan jarriko ez duela iragarri, azken urteetan zuloak bertan egiten ahalegindu dira. Ez dira fio, eta honi aurre egiteko, bilerak egingo dituzte eragile ezberdinekin, mugimendu berri eta potente bat martxan jarriz. “Babes sozial handia”bildu nahi dute.
-
Hizpidea: Luis Casado (Fracking Ez): "Mehatxu berri honi denon artean egin behar diogu aurre"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!