Lide eta Iruri (Geruzak): “Batzuetan gazteoi ez zaigu hainbeste entzuten eta garrantzitsua da elkar entzutea.”
Ostegun honetan Geruzak proiektuak boterearen inguruan egindako ikus-entzunezkoa estreinatuko da Gasteizen.
ELKAR eta JAKINek Geruzak proiektua sortu dute, gazteen kezka eta galderetatik abiatuta gogoeta pizteko webgunea. Gai bakoitza lantzeko dokumentalaz gain, auzi bakoitzak kaiera tematiko propioa eta kultur diziplina desberdinetako erreferentziak izango ditu material osagarri gisa. Webguneak pentsamendu kritikorako espazio bat zabaltzen du, eztabaida sustatuz eta kultur transmisioan eraginez.
Gazteak izan ditu proiektuak jomuga, eta hargatik abiapuntu bilakatu ditu. Horrela azaldu du Lorea Agirre Jakineko zuzendariak: «gai eta auzi jakinen bueltan, gazteen hitza, gazteen bizipenak, pentsamenduak, kezkak, usteak eta hipotesiak jaso nahi izan ditugu eta dokumentaletara ekarri». Horrela, gazteak libre ikusiko ditugu euren ideiak partekatzen, harilkatzen, osatzen «elkarren aurrean biluztuz eta elkar jantziz». Dokumental horiek ikusiz, denok jantzi ahalko gara eta gogoeta gehiagoren sorburu izatea da helburua. Gainera, sortutako hausnarketarako espazio honek “euskaratik pasarazi” ditu euren kezka eta interesak, eta euskarari esparru hori ematea ere bada xedea.
Geruzak proiektuaren 3. alea Gasteizen estreinatuko da, martxoaren 2an Zas espazioan, zabalik dago izen emateko aukera.
Azken hausnarketa honetan protagonista izan diren gazteetatik bi izan ditugu Hizpidean, Lide Crespo eta Iruri Altzerreka.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Lide eta Iruri (Geruzak): "Batzuetan gazteoi ez zaigu hainbeste entzuten eta garrantzitsua da elkar entzutea."00:08:44
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!