Leire Vitoria (Presoen euskara irakasle taldea): “Presoek ez dute euskara ikasteko eskubidea bermatuta.”
Espetxeetan euskara ez da ofiziala eta baldintza penagarriak dira euskara ikasten ari diren preso zein euskara irakasleentzat.
45 irakasle bolondresi esker, egun 33 ikasle presok dihardute euskara ikasten espetxe ezberdinetan. Euskararen ofizialtasuna eta instituzio autonomikoei dagokien ardura hartzeko eskatzen du Presoen euskara irakasle taldeak.
Euskara irakasteko lana euskal preso politikoekin hasi zuten duela lau urte, Leire Vitoria irakasleak azaldu digunez, egun preso guztiei zabaldu nahi diete espetxeetan euskara ikasteko eskubidea.
Presoen Euskara Irakasle Taldeareakin harremanetarako helbide elektroniko bat ere utzi digu Leirek: euskarairakasletaldea@gmail.com
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Vitoria (Presoen euskara irakasle taldea): "Presoek ez dute euskara ikasteko eskubidea bermatuta."00:19:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!