Latinoamerika | Venezuelako oposizioa NBEan, Ivan Duque eta Juan Guaido.
Latinoamerikako kolaborazioaren lehen atala Mikel Morenorekin.
Lau astean behin izango dugu Mikel Moreno gurean Latinoamerikan gertatutako kontuak Hizpidera ekarriz. Gaurkoan Venezuelako berriak ekarri dizkigu. Alde batetik, Venezuelako oposizioak NBEaren Batzar Orokorrean egindako parte hartze saiakerak, gobernu ofizial gisa antzeztuz, bestalde, Ivan Duquek Venezuelako gobernuaren kontra aurkeztutako gezurrez betetako txostena, eta Juan Guaidoren loturak Kolonbiako talde paramilitarrekin. Bestalde, TIAR izeneko elkar laguntzarako akordioa aktibatu izana, Venezuela inguruko herrialdeentzako mehatxua izan daitekeelakoan, eta santzio ekonomiko gehiago eta interbentzio militarra ere barne hartzen dituena.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!