Las Dos Fridas margolana aztergai
Joseba Luzuriaga arte adituak Frida Kahlo artistaren “Las Dos Fridas” koadroari buruzko analisia egin du Zebrabidea saioan. Artelanaren egileaz hitz egin du saioan, baita noski koadroaren beraren ezaugarri teknikoei buruz ere, El Grecoren eragina, adibidez. Margoaren ospea lanaren esanahitik dator batik bat, “margolariaren bitasuna” erakusten du. Ezkonkidearekin izandako banaketaren ostean margotu zuen Fridak. Bi irudi ageri dira, pertsona berarenak: Frida indigena eta Frida europartua. Bakoitzaren adierazpideak izan ditu aztergai Luzuriagak. Bi nortasunen arteko borroka erakusten du lanak, eta horrek ematen dio “indarra”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!