Larrialdiak zerbitzuko enpresak ez ditu estrak ordaindu
Sevillako SSG enpresak dio Eusko Jaurlaritza berandu dabilela ordainketak egiten. through Alea.eus
Arabako eta Bizkaiako anbulantzietako Larrialdiak zerbitzuak kudeatzen dituen SSG enpresak udako estra ez duela ordaindu salatu du ELAk. Enpresak langileei azaldu dienez, likidezia-arazoak ditu Eusko Jaurlaritzak zorrak dituelako haiekin, eta horrenbestez banka-kreditu bat eskatu behar izan dute. Kreditua emanez gero, aparteko ordainsaria bi hilabeko epean ordainduko dutela agindu diete langileei.
Sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak nabarmendu duenez, zerbitzu horretako langileen eskubideak behin eta berriz urratzen ari dira: “Eusko Jaurlaritzak azpikontratatu du funtsezko zerbitzu publiko hori, eta hortaz, bera da erantzulea; enpresa horiek inpunitate osoz eta zerbitzuaren beraren eta lan eskubideen kaltetan egiten dituzten gehiegikerien ardura Jaurlaritzarena da”. Arazoak konpondu ezean, mobilizazioak iragarri ditu sindikatuak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!