Larraitz (Gasteizko Gaztetxea): “Kapitalismoak sortzen digun mundu ikuskera horrekin apurtzeko aukera bat da Gaztetxean parte hartzea”
Asanblada irekia deitu dute gaur arratsaldeko 18.00etan Gasteizko Gaztetxean, interesa duen oro bertaratzeko.
Gasteizko Gaztetxeak ateak zabalduko ditu gaur arratsaldean, parte hartu nahi duten guztiei sarrera erraztera bidean. Pandemiak eta jazarpen polizialak utzitako testuinguruan Gaztetxea indartzeko dei egin dute, eta horregatik asanblada.
Gaztetxeko kidea den Larraitz izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu gaztetxearen egoera, eta kasu honetan egiten ari diren eskaintza. Eskola politikoa, sozializatzeko espazioa, komunitatea eta norbera garatzeko lekua… gauza asko da Gasteizko Gaztetxea, bertaratu eta parte hartzeko deia egin dute kideek.
Gaur, arratsaldeko 18.00etan asanblada irekia Gaztetxean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Larraitz (Gasteizko Gaztetxea): "Kapitalismoak sortzen digun mundu ikuskera horrekin apurtzeko aukera bat da Gaztetxean parte hartzea"00:08:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!