“Langileon atsedenerako eta kontziliaziorako eskubideak urratzen dituzte SuperCor Express bezalako dendek”
SuperCor Express izeneko denda zabaldu dute Zulaika kirol-denda zegoen lokalean. Urteko 365 egunetan zabalik egongo da, ordutegi zabala duena: goizean goizetik gaueko ordu txikiak arte egoten da zabalik El Corte Inglés taldearen parte den denda. Sindikatuek ez dute begi onez ikusten halako denden irekiera.
Bittor Gonzalez LABeko kidearen esanetan, “langileok atsedenerako eta kontziliaziorako dugun eskubidea urratzen dute igande eta jaiegunetan irekitzen dituzten komertzioek”. Horrez gain, bertako langileei aplikatzen zaien lan-hitzarmenak baldintza kaskarrak ditu, soldata txikien truke ordu askoz lan egitera behartzen baititu. Datorren iganderako, hilak 3, Bizi eguna antolatu dute Plaza Berrian, giro ludikoan atsedenerako eskubidea aldarrikatzeko.
-
Hizpidea: "Langileon atsedenerako eta kontziliaziorako eskubideak urratzen dituzte SuperCor Express bezalako dendek”??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!