Langile autonomo bat hil da Gasteizen, istripu batean izandako zaurien ondorioz
LAB sindikatuak administrazioaren "kontrol zorrotzagoa" eskatu du, autonomoen lan jardueren arriskuen gainean. through Alea.eus
54 urteko A.A.C. langile autonomoak istripua izan zuen iragan astean Gasteizen, auzokideen komunitate bateko garbiketa lanak egiten ari zela, erabiltzen zuen makina irauli eta azpian harrapatu zuenean. LAB sindikatuak azaldu duenez, istripuak zauri larriak eragin zizkion, eta asteburu honetan hil da zauri horien ondorioz. “Prekaritatean oinarritutako lan harremanak pairatzen dituzte autonomoek, eta askotan lan arriskutsuak onartu behar izaten dituzte lanik ez galtzeko”, ohartarazi du sindikatuak.
Horren aurrean, administrazioaren eskutik “kontrol are zorrotzagoa” exijitu du LABek autonomoen lan jardueraren arriskuen gainean, “merkatua euren bizitzez baliatzen baita, lan prozesuen merketze hutsagatik”. Hurrengo egunetan elkarretaratzea deituko dute beste sindikatuekin batera, lan heriotza hau salatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!