Lander Gartzia (Memoria Gasteiz): “Frankismoaren krimenak argira ekarri nahi ditugu, berriz gerta ez daitezen”
Memoria Gasteiz taldeak orain dela bi urte ekin zion memoria berreskuratzeko lanari, baina lanak oso aurreratuta bazituzten ere, geldirik geratu ziren udal gobernuaren aldaketa ekarri zuten hauteskundeekin batera. Orain, euren lana berreskuratu dute eta memoriari dagokionez Gasteizen nabarmentzekoak diren guneak seinalizatzeari ekingo diote. Horien artean, Santa Isabel hilerria izango da lehena: bertan fusilatu zuten Lauaxeta idazlea eta baita Eusko Jaurlaritzako sailburu Alfredo Espinosa ere. Ez da Gasteizen nabarmentzekoa den leku bakarra, baina positiboki baloratu du lehen urrats hori Lander Gartzia Gasteiz Memoria taldeko kideak.
-
Hizpidea: Lander Gartzia (Memoria Gasteiz): "Frankismoaren krimenak argira ekarri nahi ditugu, berriz gerta ez daitezen"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!