Laguntza Pertsonalerako Prestazio eskasak erabiltzaileak erakunde pribatuetara bideratzen dituela salatu du PDSk
Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren bitartez horren beharrean diren pertsonek jasotzen dituzten diru-laguntzak oso murritzak dira. Hori dela-eta, pertsona horiek Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoak eskatzera bultzatzen ditu Foru Aldundiak eta, ondorioz, diruz ordain ezin daitezkeen zerbitzuak erakunde pribatuen bitartez estaltzen direla salatu dute Javier Saenz eta Iban Albizu Eskubide Sozialen Aldeko Plataformako kideek. Horrek zerbitzu publikoen pribatizazioa eragiten du, Plataformako kideen esanetan. Egoera hori salatzeko, eta Foru Aldundiak kalitatezko gizarte-politika publikoak gauzatu eta hauen beharra duten pertsonen autonomia susta dezan eskatzeko, manifestazioa deitu du Plataformak martxoaren 21erako.
-
Hizpidea: Laguntza Pertsonalerako Prestazio eskasak erabiltzaileak erakunde pribatuetara bideratzen dituela salatu du PDSk??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!