Ladix Arrosagarai: “Euskal Herri mailako euskara hutsezko egun bat proposatzen dugu.”
"Zorionekoak gara aspalditik gatozelako baina zoriontsuago izango gara geroa ziurtatzen badugu."
Ekainaren 3rako antolatu dute Baltsan Elkarteak eta ARGIAk Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, laugarrenez. Lapurdin ospatzen den azoka honek euskararen erabilera bultzatu nahi du eta horretarako euskaldunei bi gauza eskaini nahi dizkie: kultur lanen kalitatea eta plazan euskaraz lasai egiteko euskaldun dentsitatea. Liburu aurkezpenak, kontzertuak, umorezko saioa… Egun osoko egitaraua antolatu dute geroz eta azoka handiagoa, ospetsuagoa eta arrakastatsuagoa bihurtzen ari den Ziburuko azoka honetan. Aurten Luzien Etxezaharreta izango da omendua, eta egitarauan hainbat berritasun iragarri dituzte.
Hizpidean izan dugu Baltsan elkarteko Ladix Arrosagarai.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ladix Arrosagarai: "Euskal Herri mailako euskara hutsezko egun bat proposatzen dugu."??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!