Kubako blokeoa | Jatorria, bilakaera, ondorioak eta Bideni eskaerak
Kubako blokeoa amaitu dadila eskatzeko elkarretaratzeak egin zituzten Hego EHko hiriburuetan.
Iñaki Etaio Askapenako kidearekin hitz egin dugu Hizpidean, Kubak jasaten duen blokeoaren inguruan. Sakon aztertu nahi izan dugu gaia, eta hainbat erpin aztertu dizkigu Etaiok. Blokeoaren helburua zein den, lehenengoz ezarri zenetik izandako ibilbidea eta bilakaera, eta azken 6 hamarkadetan izan dituen ondorioak Kubako herriarengan.
Bestalde, AEBetako azken presidenteekin egondako aldaketak aipatu dizkigu, Obamaren garaietatik Trumpen garaietara, eta orain Joe Biden dagoela espero daitekeena ere aipatu digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!