Kolonbiar herriaren erresistentzia oihua Gasteizen ere entzun da
Herrien Kongresuak deituta, Kolonbiako Gobernuak eragindako giza eskubideen urraketak arbuiatzeko eta herrialdean piztutako protestei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. through Alea.eus
6.000 kolonbiar baino gehiago bizi dira Araban, eta herri kolonbiarraren protestak gure herrialderaino ere iritsi dira azken asteetan. Astearte honetan, Kolonbiako Herrien Kongresuak elkarretaratzea deitu du Gasteizen, eta dozenaka lagun bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan.
“Gure herrialdean gertatzen ari denaren aurrean suminduta, errepresio militarrak eta ESMADek (Istiluen aurkako Eskuadroiak) emakumeak hiltzen, torturatzen, desagertzen eta bortxatzen jarraitzen dute, Ivan Duqueren gobernuaren neurri anti-herrikoien aurkako protesta legitimoak erreprimitzeko”, salatu dute.
Izan ere, Kolonbiako protesten kontrako errepresioak hildako hainbat manifestari eta zauritu ugari utzi ditu, polizia-indarkeriako kasu zenbaezinez gain. Horren aurrean, Kolonbian gertatzen ari diren giza eskubideen urraketa horiek gaitzetsi dituzte mobilizazioan. Halaber, NBEk eta nazioarteko komunitateak dagoeneko errefusatu dute Kolonbiako gobernuaren indarkeria.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!