Koldo Alijostes Bordagarai (Bizitzak): “Istorio txiki hauek historia osatzen dute, familia baten historia, herri baten historia, denboraren poderioz haizeak eraman ez ditzan”
Bizitzak liburuan, familiako kontuetatik abiatuta, Euskal Herriaren XX. mendeko historia kontatzen du.
Koldo Alijostes Bordagaraik bere familiaren bizipenak bildu ditu Bizitzak liburuan. Gurasoen testigantzak galdu ez zitezen abiatutako proiektua liburu bilakatu da, eta Euskal Herriaren historiako garai eta pasarte ugari biltzen ditu bertan.
Koldo Alijostesekin hitz egin dugu Hizpidean. 36ko gerrako kontuak, gerraostea, borroka armatua, Txabi Etxebarrietaren heriotza eta beste hainbat kontu ekarri dizkigu Koldok, eta gure historia bizirik mantentzearen garrantzia azpimarratu digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Koldo Alijostes Bordagarai (Bizitzak): "Istorio txiki hauek historia osatzen dute, familia baten historia, herri baten historia, denboraren poderioz haizeak eraman ez ditzan"00:28:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!