Kimua. Paradigma iraultzaile berri baterantz. Hurbilpen bat
Aurkezpena daukate bihar, Irailaren 29an, 19.00etan Gasteiz Txikin.
Euskal Herrian paradigma iraultzaile berri bat planteatzeko, edo garatzeko lanetan aritzeko, talde berri bat sortu da: Kimua. Euskal Herritik aurkezpen bira egiten dabiltza, eta Gasteizen izango dira bihar.
Horren aitzakian, Kimuako kidea den Aimar Uribesalgo Urzelai izan dugu gaur Hizpidean. Berak azaldu digu zer den Kimua eta zer den aipatutako paradigma berri hori. Bizitza askea dute helburu estrategikotzat, eta hortaz aritu gara hizketan, bai askatasunaren ulerkeraz eta baita hara heltzeko eman beharreko pausoez ere. Euskal Herriko mugimendu iraultzailean bete beharreko hutsune bat zegoela iritzita, haien proposamena plazaratu dute.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!