Kike Fernandez de Pinedo: “Diru-sarrera gehiago behar ditugu Araban, gizarte-laguntzei eusteko”
Arabako zerga-sistemaren erreforma proposatu dute EH Bildu, Podemos eta Irabazi batzarkide-taldeek, eta eztabaidari ekingo diote irailetik aurrera. Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko batzarkideak azaldu du gaur ARABA HIZPIDEn zertan den aldaketa-proposamena: ezkerreko alderdiek Jarduera Ekonomikoen Zerga eta Sozietateena aldatzea proposatu dute, momentuz, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Fortuna Handiena aldatzeko proposamena aurkeztuko dute aurki. Momentuz, Batzar Nagusietan eztabaidatzea onartu da, PPren aldeko botoarekin, nahiz eta alderdi horrek hasieratik esan duen ez dagoela ados proposatutako neurriekin.
-
Hizpidea: Kike Fernandez de Pinedo: "Diru-sarrera gehiago behar ditugu Araban, gizarte-laguntzei eusteko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!