Kiara Angulo (UIB): “EHUk ezarritako zigorra ez da nahikoa izan irakasle honek klaseak ematen jarraitzen duelako”
UIB eta Arrakala elkarteek irakaslearekin sortutako liskarra sare sozialen bidez zabaldu zuten egoera azaltzen zuen bideo batean.
Urriaren 25 ean, Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) elkarteak manifestaldi bat deitu zuen salatuz hiru aste lehenago, urriaren 4an, Ibaetako arkitektura fakultatean irakasle batek ikasle batzuen aurkako eraso sexista bat burutu zuela zakila erakutsiz.
UIBeko Kiara Angulorekin kontaktuan jarri gara gaiaren inguruan hitz egiteko, hala nola, zein izan den irakasleak jasotako zigorra, edo zer pentsatzen duen Kiarak UPV/EHUren berdintasun protokoloei buruz. Honekin batera, UIB elkarteak burutzen duen lanari buruzko xehetasunak ezagutu ditugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Kiara Angulo (UIB): “EHUk ezarritako zigorra ez da nahikoa izan irakasle honek klaseak ematen jarraitzen duelako”00:12:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!