Kattalin eta Xabi (Ernai): “Euskal Herriko hezkuntza eredua Madrildik inposatua dator, eta ezintasunak ditugu euskal hezkuntza sistema garatzeko”
Hezkuntza eta burujabetzari buruzko jardunaldiak gaur eta bihar, azaroak 10 eta 11, Gasteizko Campusean.
“Ez gaude konforme, burujabe izan arte” lelopean jardunaldi nazionalak antolatu ditu Ernaik gaur eta bihar Gasteizko kanpusean. Hezkuntza eta burujabetza(k) izango dituzte ardatz. Kattalin eta Xabi Ernaiko kideekin hitz egin dugu Hizpidean, eta haiek kontatu dizkigute jardunaldiak antolatzeko arrazoiak, eta baita egitaraua ere.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Kattalin eta Xabi (Ernai): "Euskal Herriko hezkuntza eredua Madrildik inposatua dator, eta ezintasunak ditugu euskal hezkuntza sistema garatzeko"00:09:15
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!