Karla Berrojalbiz (Etxebizitza Sindikatua): “Etxebizitza alternatibarik ez badago, ez du zentzurik 20 pertsona kalera botatzeak”
5 familia berehalako etxegabetze arriskuan daudela salatu du Etxebizitza Sindikatuak.
Los Herran kaleko 15. zenbakian okupatutako zenbait etxebizitza daude, Etxebizitza Sindikatuaren bitartez 20 pertsona ingururen bizileku direnak. Orain, bloke horretako bi etxebizitza kaleratzeko arriskuan daudela salatu dute. “Etxegabetze express” formularen bidez burutuko dute gainera, defentsarako eskubidea ukatzen dien mekanismoa.
Etxebizitza Sindikatuko Karla Berrojalbiz izan dugu Hizpidean, eta zehatzago kontatu dizkigu azken mehatxu honen xehetasunak. Los Herraneko kasua, Lakuan etxegabetu nahi zuten familiaren kasua, gabonetarako antolatu duten zozketa, eta beste zenbait kontu aipatu dizkigu Berrojalbizek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Karla Berrojalbiz (Etxebizitza Sindikatua): "Etxebizitza alternatibarik ez badago, ez du zentzurik 20 pertsona kalera botatzeak"00:14:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!