“Kapitalaren neurrien aurrean” eskubide sozialak aldarrikatu dituzte Amurrio eta Laudion
Ehunka herritar mobilizatu dira Laudio eta Amurrion koronabirusak sortutako egoeraren kudeaketa salatzeko. through Aiaraldea.eus
Pandemiaren aurrean “eskubide sozialak” lehenesteko beharra jarri dute mahai gainean, eta osasungintzan, garraio publikoan eta bestelako alorretan dauden gabeziak salatu dituzte, besteak beste. “Martxoan konfinatuta egin genuen ahalegina ezerezean utzi dute, ez dituztelako beharrezko inbertsio publikoak egin”. Gauzak hala, pandemiari eskualde bezala erantzuteko beharra jarri dute mahai gainean, “kolektiboki”.
Datorren asteazkenean -azaroak 11- beste zita bat egongo da Laudio eta Amurrioko osasun zentroetan, 18.30ean. Elkarretaratzeak egingo dituzte pentsiodunen mugimenduak eta greba batzordeak, kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu eta osasun langileei babesa helarazteko. Deialdi horietara batzeko deia luzatu dute gaurko manifestazioen amaieran.
Argazkiak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!