Julio Villanueva (Itoizko ekintza zuzena): “Itxaropenerako mezua zabaldu nahi dugu, galtzen den borroka da hasten ez dena”
Apirilaren 6an 25 urte bete ziren Itoziko urtegiaren obrak oztopatzeko ekintza zuzen gogoangarritik.
Julio Villanuevak eta beste solidario batzuek Itoizko urtegiko lanak gelditzeko ekintza ugari egin zituzten, eta 1996ko apirilaren 6an izan zen ekintza horietako esanguratsuenetako bat. Obrarako materialak garraiatzeko jarrita zeuden metalezko kable handi batzuk moztu zituzten, eta obrak hamar hilabetez atzeratzea lortu zuten.
Ekintza hartatik 25 urte bete direnean, Julio Villanuevarekin hitz egin dugu egun hartako gertakariez eta ondorioez, garai haietan bizi zen giroaz, ekintza zuzenaz, desobedientziaz, eta beste gauza askori buruz, elkarrizketa oparo honetan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Julio Villanueva (Itoizko ekintza zuzena): "Itxaropenerako mezua zabaldu nahi dugu, galtzen den borroka da hasten ez dena"00:44:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!