Julen Zabalo: “Estatuaren alde edo kontra egonda ere, erabakitze-eskubidearen aldekoa da gehiengoa”
“Euskal Estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrera Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa” ikerlana aurkeztu zuten joan den martxoaren 16an Ipar Hegoa fundazioak eta EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak. Ikerlanaren egileek euskal estatua hartu dute aztergai: Euskal Herria zer den, erabakitzeko eskubidea, jarrerak eta jarrera-aldaketak, enpresariek eta kultur eragileek diotena… Julen Zabalo Parte Hartuz taldeko kidea izan da gaur HIZPIDEAn ikerketaren emaitzen berri ematen. Zabaloren hitzetan, gehiengoa erabakitze eskubidearen aldekoa da, estatua osatzearen aldeko izan ala ez izan, eta arreta ipini nahi izan du jarrera aldatzeko joera dutenengan: “Masa kritiko hori osatzen dutenek ematen dute aukera gehien”. Ikerlana eskuragarri dago nahi duenarentzat Ipar Hegoa Fundazioaren webgunean.
-
Hizpidea: Julen Zabalo: "Estatuaren alde edo kontra egonda ere, erabakitze-eskubidearen aldekoa da gehiengoa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!