Julen Mendizabal (Ehun): “Ematen du espainiar estatuarekin jatorrak eta onak izan behar dugula Euskal Errepublika lortzeko, baina hor ez dago giltza”
Urriaren 22an Gasteizko Parlamentua inguratzeko deia egin du Ehun mugimenduak.
Euskal Errepublika ehuntzen joateko proposamenaren barruan, ekimen ikusgarria antolatu du Ehun mugimenduak ostegun hontarako. Gasteizko Parlamentua inguratzeko deia egin dute, Urriaren 22an, eguerdiko 12etan.
Ehun mugimenduko Julen Mendizabal izan dugu gaur gurean, eta Euskal Errepublika lortzeko aukera eta oztopoak aztertu ditugu. Alderdiei gehiegi begiratzea, aldebikotasunaren mitoa, kataluniatik ateratako irakaspenak, nazioarteko komunitatea, eta beste hainbat kontu aipatu ditugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Julen Mendizabal (Ehun): "Ematen du espainiar estatuarekin jatorrak eta onak izan behar dugula Euskal Errepublika lortzeko, baina hor ez dago giltza"00:15:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!