Julen Larrañaga (Garabide): “Indigenak dira Alvaro Uriberen korronteari aurre egin diezaiokeen agente garrantzitsuenetako bat”
Kolonbiako hego-mendebaldeko indigenak matxinatu egin dira “Bizitza, Lurraldea, Demokrazioa, Justizia eta Bakearen aldeko mingan”. Martxoaren 10etik protestetan dabiltza Gobernuarekin hitzartutako akordioak bete daitezen eskatzeko.
Garabideko Julen Larrañaga bertan izan da, eta Hizpidean eduki dugu gaur, egoera hau gertuagotik ezagutzeko. Indigenen egoeraz eta eskakizunez hitz egin digu, eta baita Ivan Duque presidentearen jarreraz ere, beste gauza askoren artean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Julen Larrañaga (Garabide): "Indigenak dira Alvaro Uriberen korronteari aurre egin diezaiokeen agente garrantzitsuenetako bat"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!