Julen Guaresti: (Salhaketa) “Espetxeetako mediku profesionalen kopurua txikiegia da behar bezalako osasun arreta ziurtatzeko”
Salhaketako kidea den Julen Guarestirekin mintzatu gara espetxeetako egoeraz.
Espetxeetako egoeraz mintzatu gara gaur Salhaketako kidea den Julen Guarestirekin. Salhaketak koronabirusak eragindako testuinguruaz egin duen irakurketarekin hasi gara eta horrek beraien lanean eduki duen ondorioak azaldu dizkigu.
Barne Ministerioan eta Eusko Legebiltzarrean interpelazioak burutu dituztela azaldu digu, baina horien erantzunen zain daudela erran digu, kasurik egiten ez dietela salatuz.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Julen Guaresti: (Salhaketa) "Espetxeetako mediku profesionalen kopurua txikiegia da behar bezalako osasun arreta ziurtatzeko"00:25:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!