Judimendiko jaietako eraso sexistei erantzuteko elkarretaratzea deitu dute
Berriz aterako da Mugimendu Feminista kalera aste honetan Gasteizen. Judimendiko Txosnagunean behin baino gehiagotan entzun da sirena ostegunetik larunbatera, eraso sexistak egon direlaren seinale. Protokoloa jarraituz, musika kendu da tarte batez eta ez da zerbitzatu. Esan bezala, behin baino gehiagotan aktibatu behar izan dute erasoen aurkako protokolo hau.
Eraso sexisten aurkako protokoloa jarraituz, eta Judimendiko Jai Batzordeak eta Gasteizko Mugimendu Feministak hala erabakita, elkarretaratzea egingo dute gaur, igandea, 20:00etan Sefarad plazan.
*Eraso sexistak salatzeko Mugimendu Feministak telefono-zenbaki bat izango du 24 orduetan auzoko jaietan eta Gasteizko jaietan: 688 744 411
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!