Juan Caro (ESK Mercedes): “Arazoa koiunturala da, konponbideek ere hala izan behar dute”
Aldi baterako langileak kaleratu eta ekoizpena moteldu nahi du Mercedes enpresak Gasteizen.
Joan den astean ezagutu genuen albistea: Mercedes enpresak 500 aldi baterako langile kaleratzeko asmoa plazaratu zuen, ekoizpena moteltzeko erabaki baten barruan.
Ostiralean bilera izan zuten enpresak eta lan batzordeak, eta enpresak mehatxuak besterik eskaini ez zituela salatu dute. Juan Caro ESK sindikatuko delegatua izan dugu gaur Hizpidean, enpresa eta langileen egoera azaldu eta espero daitekeenaz hitz egiteko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Juan Caro (ESK Mercedes): "Arazoa koiunturala da, konponbideek ere hala izan behar dute"00:09:20
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!