Josu (Sumendi): “Ate bat ixtean, beste asko irekitzen dira”
Urtebete igaro da Ertzaintzaren erasoa jasan zutenetik. Bizikleta martxa antolatu dute larunbaterako.
2019ko azaroaren 27an ertzaintza Sumendi espazioan sartu, bertan zeudenak atera eta atea itxi zuen. Eraso hori salatu zuten Sumendiko kideek garai hartan, eta lanean jarraitu dute ordutik. Orain, urtebete beranduago, eraso hura gogoratzeko ekimena antolatu dute larunbaterako. Bizikleta martxa, zunba klasea eta ekitaldi bat egingo dituzte goizean.
Sumendi espazioko Josu izan dugu gaur Hizpidean. Duela urtebete gertatutakoa, azken urteko bilakaera eta aurrera begirako asmoak azaldu dizkigu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!