Josu Martinez (Bizkarsoro): “Euskal herritar askok bere pertsonaia aurkituko dute pelikula honetan.”
Ostiralean estreinatuko da "Bizkarsoro" pelikula Euskal Herriko zazpi lurraldeetan.
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Ostiral honetan estreinatuko da “Bizkarsoro” pelikula Euskal herriko zazpi lurraldeetan. Gasteizen, GEU elkarteak antolatuta, Florida zinemetan eskainiko dute filma arratsaldeko 19:30etan eta ondoren solasaldia izango da Izaskun Urkijorekin.
Larraitz Fagundez Hala Bedi irratiko lankideak, Josu Martinez zinema zuzendaria elkarrizketatu du.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Martinez (Bizkarsoro): "Euskal herritar askok bere pertsonaia aurkituko dute pelikula honetan."00:23:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!