Josu Chueca (Jurramendiko erasoaren lekukoa): “Agiriek frogatzen dute Espainiar estatuaren aparatuak hor sartuta zeudela.”
"Jurramendira ez ziren kasualitatez etorri mundu osoko faxisten bilduma hori."
Alderdi Karlistak zabaldutako agirietan, Jurramendiko erasoan Estatu Espainiarra, Manuel Fraga eta Espainiako Erregea zaharra inplikaturik agertzen dira. 1976ko maiatzaren 9an espainiar faxismoak Jurramendin egindako erasoaren lekuko izan zen Josu Chueca historialari eta idazlea izan dugu Hizpidean. Argazki kamera eskuetan, euskaldun askoren memoria kolektiboan iltzaturik dauden argazkiak atera zituen bertan.
Karlismoaren jatorria eta bilakaeraz galdetu diogu UPVko Historia garaikideko irakaslea izan zen Josu Chuecari. Ondoren, Gasteizen espainiar poliziak 5 langile hil eta beste 150 zauritu eta bi hilabetetara Jurramendin 1976. urtean jaso zenaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu garai hartan LCR-ETA VI-ko militantea zen Josuk.
Komunikabide, alderdi politiko eta hezkuntzatik sarritan hainbatetan saldu ziguten “Espainiaren demokraziarako trantsizio eredugarria” auzitan jartzen duen lekukotasuna eman digu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Josu Chueca (Jurramendiko erasoaren lekukoa): "Agiriek frogatzen dute Espainiar estatuaren aparatuak hor sartuta zeudela."00:36:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!