Joseba Zengotitabengoa (LHko irakaslea): “Bigarren mailako irakasletzat tratatzen gaituzte”
Lanbide Heziketako irakasle talde batek itxialdi bat abiatu zuen Mendizabala Institutuan urtarrilaren 9an. Araudiak Lan Eskaintza Publikoen sistematik kanpo uzten dituela salatzeko jarri dute martxan protesta hau. Tailerrak ematen dituzten irakasleak dira, unibertsitate karrerarik ez daukatenak, eta honek oposaketak egiteko aukerarik gabe uzten ditu, egonkortasunik gabe lan egitera kondenatuta..
Protestan parte hartzen ari den Joseba Zengotitabengoa izan dugu gaur Hizpidean. Euskal Autonomi Erkidego osoan ezaugarri horiekin lanean ari diren irakasle guztiei eragiten dien arazo honi buruz gehiago azaldu digu, eta haien itxialdiaren nondik norakoak kontatu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Joseba Zengotitabengoa (LHko irakaslea): "Bigarren mailako irakasletzat tratatzen gaituzte"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!