Joseba San Miguel (ELA): “Turismoaren atzean dagoena ez da bisibilizatzen”
Bilboko NH eta Barcelo Nervion hoteletako garbitzaileak greba mugagabean daude, haien lan baldintza kaxkarrak salatzeko. Bi hotel hauek Constant enpresarekin azpikontratatua daukate garbiketa zerbitzua, eta enpresak ez du Bizkaiko garbitzaileen hitzarmena betetzen, langileek salatu dutenez. Gela bakoitza garbitzeagatik 2,5 euro ordaintzen dizkiete, eta ordu gehigarriak lan egin behar izaten dituzte 800 euroko soldatara heldu ahal izateko.
ELA sindikatuko Joseba San Miguel izan dugu gaur Hizpidean, lan gatazkaren inguruan sakonago hitz egiteko. Berak langileen egoera azaldu digu, nagusiki emakumezkoena den sektorearen prekarizazioa salatu du eta horren aurrean hartzen ari diren neurriak (greba barne) aipatu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!