Joseba Fernandez de Landa: “Araban ere posiblea da elikadura-burujabetza”
Joseba Fernandez de Landa soziologoa izan da gaur ARABA HIZPIDEn. Elikadura-burujabetza eta Arabako Lautada lotzen dituen ikerketa egin berri du Fernandez de Landak, eta bi gai horiek izan ditu hizpide, nagusiki. Elikadura-burujabetza kontzeptuaren jatorria azaltzeaz gain, Araban ere hori garatzea posible dela ziurtatu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!