Jose Angel Ochoa de Eribe presoari hirugarren gradua eman diote
Gorbeialdeako presoa larriki gaixorik dago.
Espetxe Zuzendaritzak onartu egin du hirugarren gradua ematea Jose Angel Ochoa de Eribe Landa Gorbeialdeako preso politiko.
2000ko urtarriletik dago preso, eta 30 urteko zigorra ezarri zioten orduan. 2016ko abenduan bete zituen zigorraren hiru laurdenak eta egun, Castello I kartzelan dago: bertako espetxeko Tratamendu Batzordeak proposatu du gradu aldaketa, espetxe-araudiko 104.4 artikulua jarraituz.
Artikulu horren arabera, «mediku txostenen arabera gaixotasun sendaezinak» hirugarren gradua izan dezakete presoek, «duintasun pertsonalagatik».
Jaiki Hadi elkarteak apirilean emandako datuen arabera, hogei dira gaixo dauden euskal presoak. Horietatik hamalau izen publikoak dira.
Bestalde, Ekaitz Samaniego Gasteizko preso politikoa espetxez lekualdatuko dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!