Jon Liguerzana (Etxerat): “Dispertsioaren ondorioen berri emateko beharra ikusten dugu oraindik”
Jon Liguerzana Etxerateko kideak adierazi duenez, ETAren borroka armatua amaitu zenetik, zenbait pertsonak uste du ez dagoela presorik espetxeetan. Ezjakintasun horri aurre egin nahian, “Dispertsioa argira ekarriz” erakusketa atondu dute Gasteizko Probintzia plazan, euskal preso politikoen dispertsioaren eta urrunketaren ondorioen berri emateko. Datorren igandera arte, hilak 22, egongo da Gasteizen eta, ondoren, Laudion egingo du egonaldia.
-
Hizpidea: Jon Liguerzana (Etxerat): "Dispertsioaren ondorioen berri emateko beharra ikusten dugu oraindik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!