Jon eta Xabi (Saretxe Etxebizitza Sindikatua): “Helburu nagusietako bat da bizilagunak antolatzea eta Groseko komunitatea artikulatzea”
Aski ezaguna da Donostian etxebizitzen gehiegizko prezioekin dagoen arazoa. Turistifikazioak, funts putreen sarrerak eta udal politikek panorama zaila utzi dute, eta Gros bezalako erdialdeko auzoetan sumatzen dira eraginak bereziki. Saretxetik, Groseko etxebizitza sindikatutik, hainbatetan salatu dute auzokideek auzoa utzi behar izaten dutela, muturreko egoerak bultzatuta.
Aste honetan gainera, etxegabetze arriskuan dauden kasu batzuen berri eman dute. Azora funts putrearen jabetzakoak diren etxe batzuetan %33 igo diete alokairua bizilagunei, eta asko egoera prekarioan daude, kontraturik gabe eta ezegonkortasun handiarekin.
Saretxetik egoera hau salatzeaz gain, haien analisia plazaratu eta udalari eskaera egin diote bizilagunen alde egin dezan, eta ez funts putreen interesen alde. Bertako bi kiderekin hitz dugu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Jon eta Xabi (Saretxe Etxebizitza Sindikatua): "Helburu nagusietako bat da bizilagunak antolatzea eta Groseko komunitatea artikulatzea"00:15:46
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!