Jon Aranburu (Arrosa irrati-sarea): “Larunbateko topaketetan, esperientziak elkartrukatzeko aukera izango dugu”
Datorren larunbatean, martxoak 19, egingo dituzte Arrosa irrati-sarearen topaketak bosgarren aldiz. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango da topaketen zatirik handiena, tailerrak eta mahai-ingurua barne biltzen dituena, eta Gasteizko Gaztetxean emango diete amaiera, Petti eta Aguxtin Alkhat kantautoreen emanaldiekin. Tartean, noski, zuzeneko irratsaioa egingo dute, goizeko tailerretan landutakoa praktikara eramateko. Jon Aranaburu Arrosa irrati-sarearen koordinatzailearekin hitz egin du HIZPIDEAk, eta esan digunez, jardunaldiok elkarlan-sareak osatu eta elkar ezagutzeko aukera ematen diete, baita zailtasunei elkarlanean aurre egiteko ere. Egitaraua osorik ikus daiteke Arrosa irrati-sarearen webgunean.
-
Hizpidea: Jon Aranburu (Arrosa irrati-sarea): "Larunbateko topaketetan, esperientziak elkartrukatzeko aukera izango dugu"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!