Izaskun Goienetxea (Askapena): “Eskuratu nahi dugun burujabetza lortzeko, internazionalismoa da tresna eraginkorrena”
30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zenetik. Zarautzen egin zuten euren lehenengo asanblada 1987an, eta 30 urteren ondoren, orduko eta gaurko Askapenako militanteak. Urteak pasa arren Euskal Herri sozialista, feminista, euskaldun eta internazionalista baten alde borrokan jarraitzeko deia egin dute, brigadak, hitzaldiak, formakuntzak edota ekimen ezberdinak hartuz oinarritzat horretarako.
Erakunde <internazionalistako izaskun Goienetxearekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, iraganaz, orainaz, eta etorkizuneko erronken inguruan. urriaren 7an, 30. urteurrena ospatzeko jaialdia ospatuko dute Berriozarren.
-
Hizpidea: Izaskun Goienetxea (Askapena): "Eskuratu nahi dugun burujabetza lortzeko, internazionalismoa da tresna eraginkorrena"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!