“Ezkutuan gelditzen diren jarrera matxistak mahai gaineratu nahi izan ditugu”
Horma Ikusezinak dokumentala argitaratu du Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Feminismo atalak. Mikromatxismoen inguruan hitz egiteko eskualdeko 12 emakumeren testigantzak jaso dituzte proiektu honetan.
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Izar Mendiguren izan dugu Hizpidean, eta dokumental honen nondik norakoak azaldu dizkigu. Lanari hasiera ematen dion bertso bat ekarri nahi izan dugu hona:
“Hainbat indarkeri mota,
testigantza eta borroka;
itotzen gaituen horma ez eutsi,
hautsi ta bota”
Dokumentala ikusteko sakatu hemen; elkarrizketa osoa entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!