Ixone Retes (Tubacex): “Tubacexeko langileria beti izan da oso langileria zatitua, eta begira noraino iritsi garen”
236 eguneko grebaren ondoren, lanera itzultzen hasi dira Tubacexeko lagileak.
Euskal Herri osoa zeharkatu du Tubacexeko langileen aldarriak eta azkenik, 129 langileen kaleratzeak saihestea lortuta amaitu da otsailetik martxan zegoen greba mugagabea. Ixone Retes Tubacexeko LAB sindikatuko ordezkariarekin hitz egin dugu Hizpidean.
Berarekin aipatu ditugu akordioaz egiten duten balorazioa, hilabete luzeetako grebaren gorabeherak, zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren jarrera, eskualdearen babesa, greba eta langileen borrokaren balioa eta beste hainbat kontu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ixone Retes (Tubacex): "Tubacexeko langileria beti izan da oso langileria zatitua, eta begira noraino iritsi garen"00:24:29
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!