“Ez dago frogatuta zerbitzu publikoak esku pribatuen esku uztea merkeagoa edo eraginkorragoa denik”
Arlokako kolaborazioetan, ekonomia izan dugu hizpide gaur Ivan Santamaria Berriako kazetariarekin. FCC transnazionalak Gasteizko hondakinen bilketa-zerbitzuko kontratua eteteko asmoa adierazi du, eta hari horretatik tiraka, udal zerbitzuen externalizazioaz hitz egin dugu Santamariarekin. Birziklatze-tasen argudio ekologikoak alde batera utzita, zerbitzu publikoak enpresa pribatuen bitartez kudeatzeak hobekuntzarik ez dakarrela adierazi du kazetariak. Munizipalizazioaren eta externalizazioaren aldeko zein kontrako argudioak jarri ditu mahai gainean, eta oposizioaren aldetik alternatibak planteatzea falta izan dela esan du, erdibideko irtenbideak tarteko.
-
Hizpidea: "Ez dago frogatuta zerbitzu publikoak esku pribatuen esku uztea merkeagoa edo eraginkorragoa denik"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!