Itsaso (Maravillas gaztetxeko auziperatua): “Elkartasun astean zehar identifikatutakook kasua irekita daukagu oraindik”
Elkartasun jaialdiak antolatuko dituzte Gasteizko Gaztetxean eta Errekaleorren.
Maravillas Gaztetxeko erresistentzia astean identifikatutako auziperatuek kasua irekita daukate oraindik. Helegiteak jarri dituzte, baina oraindik ez dakite zertan geratuko diren. Hori dela eta, hainbat elkartasun jaialdi antolatu dira Euskal Herriko hainbat lekutan eta Gasteizen ere horrela egingo dute.
Azaroaren 14an Gasteizko Gaztetxean jaialdia antolatuko dute eta azaroaren 30ean Errekaleorren.
-
Hizpidea: Itsaso (Maravillas gaztetxeko auziperatua): "Elkartasun astean zehar identifikatutakook kasua irekita daukagu oraindik"00:07:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!