IRUZKINA: Gorka Bereziartua eta Nagore Uriarte
Gorka Bereziartua Argiako kazetaria eta Nagore Uriarte Hamaika Telebistakoa izan dira gaur Hizpidean, aktualitatearen iruzkina egiten. Rosa Diez UPyDko buruak eta Andres Herzog talde bereko bozeramaileak talde politikoan baja eman izana eta Herzogek berak taldea desegitea proposatu izana izan du hizpide Bereziartuak, tonu ironikoan. Uriartek, aldiz, Lantz eta Tolosako inauterietan izandako eraso matxistak hartu ditu ahotan, eta horien irakurketa kritikoa egin du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!