Pako Aristi: “Espainiako Barne ministroak kontatu zuen dena fikzio hutsa da.”
Jon Lizarralde eta Susana Arregiren heriotzen eta German Rubenachen zauri larrien bertsio ofiziala hankaz-gora bota du Oñatiko "Gure bazterrak" fundazioak bultzatutako ikerketa berriak.
1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko arroilan (Nafarroa). ETAko militantean ziren eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen.
Une hartan, handik igaro zen guardia zibilaren patruila bat geratu, eta Jose Luis Hervás sarjentua jaitsi zen haiek identifikatzera. Ekintzaileek tiro egin eta hilda utzi zuten agentea. gero, ihes egin zuten. Ondorengo hogei orduan, Guardia Zibilak arroilaren bi irteerak itxi zituen, eta ez zen jakin zer gertatzen zen han barruan.
Iluntzeko 20:45etan German Rubenach aurkitu zuten buruan tiroa zuela; ospitalera eraman, eta bizia salbatu zuen. Biharamunean, 08:45ean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak aurkitu zituzten. Susanak bi tiro zituen buruan, Jonek tiro bat buruan eta ibaiko ura biriketan. Espainiako Barne ministerioak suizidatu egin zirela esan zuen, eta kasua itxi.
Oñatiko “Gure bazterrak” fundazioak bultzatu eta babestu duen ikerketa sakon baten emaitza da “Irunberri, 1990: Arroilaren negarra” liburua. Ikertzaile taldeak lekuko berriak elkarrizketatu ditu, sumario aztertu, garaiko hemeroteka analizatu eta ondorio argiak atera ditu, kontakizun berri bat onduz, zehatza eta sinesgarria: Garaiko Barne ministro Corcuerak (PSOE) kontatu zuen guztia “fikzio hutsa” da.
Egun hartan 100 gasteiztar inguru zeuden Irunberriko arroilean, gehienak umeak, udalekuetan Jakara (Huesca) bidean zeudenak, baita umeen autobusetako bi gidari. “Gure bazterrak” fundazioko kideak haien bila jarraitzen dute, hilketa hauen gaineko testigantza garrantzitsu gehiago eman dezaketelakoan.
Atzo, Gasteizko Ignacio Aldekoa kulturetxean aurkeztu zuten liburua Pako Aristi idazleak eta Ander Lizarralde “Gure bazterrak” fundazioko kideak.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!